Ostegunetik aurrera lortu ahal izango da TAOko bizilagun txartela Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 14a, 21:20

Hondartza denboraldiarekin batera, bihar Sopelan indarrean sartuko den TAOko bizilagun txartela noiz eta non lor daitekeen jakinarazi dute udal arduradunek. "Los Angeles" auzoan kokatutako bulegoan (Akilino Arriola kalea) lortu ahal izango dute txartela sopeloztarrek, ekainaren 16tik aurrera. Ordutegia ekainean zehar, 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da. (Argazkian, TAO eta beste hainbat gairen berri emateko, Imanol Garai alkateak –erdian– eta hainbat zinegotzik ostiralean Atxabiribil ondoko El Sitio tabernan emandako prentsaurrekoa).

Gaiaren inguruko berriak:

Sopelan asteazkenetik aurrera egongo da indarrean TAO (2005 Eka 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun