Azti-Begia irratia aurkeztuko dute gaur arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 15a, 19:42

Gaur arratsaldean, 19:30ean, Azti-Begia irratiaren aurkezpena izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Egitasmo horretako sustatzaileek adierazi dutenez, "irrati nazionala izateaz gain, zelako irrati mota izan behar den ere garrantzitsua da. Benetan herriaren irratia izan dadin, herriaren berba, iritzi eta nahien isla bihur dadin, eta ez, gehienetan gertatzen den legez, boterearen, enpresen eta interes partikularren bozgorailu". Euskal Herri mailan Internet bidezko irrati kate hirueleduna (euskara, gaztelania eta frantzesa) eratzea da euren helburua. Orain arte, saio bereziak zabaldu dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun