Interneteko euskarazko proiektuetarako, laguntza gutxiago beharbada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 15a, 20:37

Joan den astean irten zen EHAA buletin ofizialean EAEko euskarazko hedabideentzako dirulaguntzen deialdia. Deialdi horren barruan, Interneteko agerkarien alor bat dago, 90.000 euroko atalarekin. Aldi berean, zurrumurrua dago euskara eta teknologia berrien alorrerako aurten ez dela deialdirik irtengo Kultura Sailetik. Deialdi horrek 900.000 euroko kopurua izan du azken bi urteetan, eta Interneteko esparru zehatzean, 225.000 euro izan zituen. Bigarren deialdi hau irteten ez bada, agerkari elektronikoentzako murrizketa nabarmena izango da Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzetan.

Irakurri gehiago Sustatu.com webgunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun