Eneko eta Kepa Acero Brasilen ari dira WQS zirkuituaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 15a, 23:54

Atzotik eta igandera arte Brasilgo Billabong Costa do Sauipe txapelketan parte hartzen ari dira Eneko eta Kepa Acero surflari algortarrak. Costa do Sauipen burutzen den proba WQS zirkuituko 14.a da eta bost izarretako maila dauka. Eneko Acero WQS rankinaren 6. postuan dago, Ameriketako Estatu Batuetan burutu zen 13. proban finalerdietara heldu ostean. Bestalde, Kepa Acerok (argazkian) besoan izandako istripua ondo gainditu duela ematen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun