Uda honetarako haurrentzako hainbat jarduera antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 16a, 13:05

Uda honetara begira, neska-mutilentzako hainbat jarduera antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Besteak beste, tailerrak, jolasak, puzgarriak eta hainbat jarduera gehiago izango dituzte 4 eta 10 urte bitarteko umeek, ezberdinak egunaren arabera eta guztiak euskaraz. Haurrek eskolatik kanpo ere euskaraz jolastu ahal izatea da "Euskeraz Olgetan" ekimenaren helburua. Bestalde, ludotekak egongo dira Mankomunitateko udalerrietako hondartza eta plazetan. Azkenik, Plentzian ez ezik, Lemoizen ere udalekuak antolatu dituzte, aurten lehenengoz, 3 eta 5 urte bitarteko haur lemoiztarrentzako. Eskolan izango dira uztailaren 5etik 29ra, 10:30etik 13:30era eta 30 euro ordainduta. Harrera ona izatekotan, datorren urtean beste herrietara zabaltzeko asmoa daukate.

"Euskaraz Olgetan" ekimena astean behin egingo da Uribe Kostako Mankomunitateko udalerri bakoitzean, 18:00etatik 20:00etara:

- Sopelan, ekaineko eta iraileko astelehenetan, Urgitxieta plazan (euria badago arkupeetan).
- Lemoizen, uztaileko eta iraileko astearteetan, kultur etxean (Armintza) / konfirmatzeke.
- Urdulizen, ekaineko eta iraileko asteazkenetan, Lehendakari Agirre Plazan.
- Gorlizen, ekaineko eta iraileko ostegunetan, pilotalekuan.
- Barrikan, ekainak 17 eta 18, uztailak 1 eta iraila eta urriko ostiraletan, plazan.
- Plentzian, egitekotan, irailan izango dira.

Hondartzetako Ludotekak

Nahiz eta toki guztietan areatzan ez kokatu, "Hondartzetako Ludotekak" izena jarri diote uztailean goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30era 19:30era, egingo den jarduerari. Aurrekoan bezala, egu zehatza izango du udalerri bakoitzean.

- Plentzian, astelehenetan, Plentziako hondartzan edo Goñi Portalen (eguraldi txarra egiten badu).
- Gorlizen, astearteetan, Gorlizko hondartzan edo pilotalekuan (eguraldi txarra egiten badu).
- Sopelan, asteazkenetan, Arrietara hondartzan edo bertoko lokaletan (eguraldi txarra egiten badu).
- Urdulizen, ostegunetan, Antsonekoa plazan edo probalekuan (eguraldi txarra egiten badu).
- Lemoizen, ostiraletan, Armintzan edo pilotalekuan (eguraldi txarra egiten badu).
- Barrikan, larunbatetan, udaletxeko plazan edo elizako arkupeetan (eguraldi txarra egiten badu).

Gaiaren inguruko berriak:

Uribe Kostako Mankomunitateak udalekuak egingo ditu Plentzian (2005 Eka 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun