Kanpoko margo lehiaketa egingo dute igandean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 16a, 15:04

San Juan jaietako egitarauaren barruan, XVII. Kanpoko Margo Lehiaketa deitu du ekainaren 19rako Barrikako Udalak. Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du horretan, adin-mugarik ez baitago (kategoria ezberdinak bai). Gaiari dagokionez, Barrikari buruzkoak izan beharko dira lanak, udalerritik bertatik begiratuta. Partehartzaileek nahi beste margo aurkeztu ahal izango dituzte, baina bakoitzeko lan bakarra sarituko da. Margozteko erabiltzen diren ohiko teknikak erabiliko dira askatasun osoz eta euskarria bastidoredun ohiala izango da. Lanak kanpoan egin beharko dira, margozteko emandako denboran. hau da, 9:00etatik 17:30ak arte. Ordu horretan itxi egingo da lanak emateko epea. Azkenik, ekainaren 26an emango dituzte ezagutzera irabazleen izenak, San Juan jaietako beste lehiaketetako sariekin batera. Margoak herriko plazan egongo dira ikusgai egun horretan.

Parte hartu nahi dutenek aurkeztu behar izango dituzte euren lanak, aurrez euskarrian zigilua jarrita. Hori udaletxepean egingo da 9:00etatik 10:30ak arte, lehiaketa egunean berean eta lanak jasotzeko ordutegia 16:30etatik 17:30ak arte. Sariei dagokienez, partehartzaile guztientzako izango dira oroigarriak. Bertoko lehiatzailerik hoberenak (udalerrian erroldatuta egon beharko du), berriz, sari berezia izango du.

Kategori bakoitzean sariak emango dira:

A KATEGORIA, 5 urte arte

1. Garaikurra eta margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.

B KATEGORIA, 6-7-8 urte

1. Garaikurra eta margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.

D. KATEGORIA, 9-10-11 urte

1. Garaikurra eta margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.

E.. KATEGORIA, 12-13-14 eta 15 urte

1. Garaikurra eta 90 euro.
2. 60 euro.
3. 42 euro.
4. Margozteko tresnak.
5. Margozteko tresnak.

F. KATEGORIA, 16 urtetik 20 urtetara arte

1. Garaikurra eta 200 euro.
2. 175 euro.
3. 150 euro.

G. KATEGORIA, 21 urtetik gorakoak

1. Garaikurra eta 300 euro.
2. 250 euro.
3. 200 euro.
4. 150 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun