Mikel Viarrek, jubilatua eta Bilboko Opera elkarteko gerente ohia, Gorlizko hondartzan jasotako oskolez egindako arte lanak iragan den larunbatetik hona erakusten ditu Gorlizko erakusketa aretoan. Viarrek 67 urte ditu eta azken hiru urteotan hondartzan bere koadroentzako osagai bila ibili da. Egileak egindako kalkuluen arabera, 2.500 ordu eman ditu lanak egiteko, haietatik 1.000 hondartzan egindako bilketan eta beste 1.500 ordu hartutako osagaiak erabiliz erakusketako lanak egiten. Viarrek itsas naturaren koloreak errespetatzen saiatu denez guztiek daukate berezko kolorea, garbituta baino ez daude, eta maitasun handiz erabili ditut batzuk izugarri apurterrezak baitira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!