Andres Isasi Musika Eskolaren Bandak kontzertua eskainiko du gaur Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 17a, 09:04

Andres Isasi Udal Musika Eskolaren Bandak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du gaur, 19:00etan, Areetako Eskoletako Plazan. Euria egitekotan kontzertua Musika Eskolako entzungelan gauzatuko litzateke. Banda Javier Ituartek zuzentzen du egun eta 50 ikasleek osatzen dute, gizonezko zein emakumezko, eta, gehien bat, 12 eta 17 urte artekoak dira, gazteenak 9 urte eta zaharrenak 58 urte dituzten arren. Txilibistak, klarineteak, saxofoiak, tronpetak, fagotak, tronboiak, perkusioak eta bonbardinoa dira jotzen dituzten tresnak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun