Udaltzaingoaren gatazka dela eta eztabaidan sartu dira Izaronews eta Getxoko alkatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 17a, 11:39

Iragan den asteazkenean Juan de Etxano ezizena erabiltzen duen Izaronews digitalaren zutabelariak "Del alcalde ejemplar" ("Alkate eredugarriaz") artikulua argitaratu zuen. Bertan, Getxoko udaltzain batek kolektibo horrek bizi duen gatazka laboralari buruz kontatutakoak eta Areetako lagun batek gai berberaz esandakoa idazten zituen Juan de Etxanok, tartean Iñaki Zarraoaren irudia ez zela oso ondo gelditzen. Artikuluari erantzunez, Iñaki Zarraoak berak "¡Ya vale, Juan de Etxano!" ("Nahikoa da, Juan de Etxano!") gutuna bidali zuen non Juan de Etxano zutabelariari sinesgarritasun gutxi eta arduragabekeria leporatzeaz aparte udaltzainek protestaldietan egindako hainbat ekintza gaitzesten zuen alkateak. Zarraoari erantzunez, minduta, "Alkate eredugarriaz (eta II)" artikulua plazaratu du Juan de Etxanok. Bertan ia gauza guztietan ematen dio arrazoia alkateari baina, era berean, gogoratzen dio sindikatuek udaltzaingoaren gatazkaren inguruan daukaten ikuspegia lehenengo artikuluan aipatzen dena dela.

Gaiaren inguruko berriak:

Del alcalde ejemplar (Izaronews)

¡Ya vale, Juan de Etxano! (Izaronews)

Del alcalde ejemplar (y II) (Izaronews)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun