Emakume bat bigarren solairutik bota egin da bere bikotekideak ez jipoitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 17a, 12:40

Gaur, goizeko ordubata aldera, S.C.S.Y 37 urtetako gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak Erandioko tartanga kalean, bere bikotekidea kolpatu duelakoan. Emakumea ospitale batera eraman dute, bere senarrak jipoitzera zihoanean balkoitik bere burua botatzearen ondorioz hanketan zauri larriak zituela. Ertzainak auzokideek deituta bertaratu direnean kalean botata aurkitu dute emakumea. Anbulantzia eskatu ostean, poliziak bigarren pisura igo dira eta bertan mozkortuta zegoen S.C.S.Y. atxilotu dute. Ertzaintzak jakinarazi duenagatik, bigarren aldia da S.C.S.Y. atxilotzen dutela, baina ez dute zehaztu lehenengo atxiloketaren arrazoia zein izan zen. Atxilotua epailaren aurretik pasatzeko zain dago, ertzain-etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun