Datorren asteburuan XVI. mendera bueltatuko da Berango

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 17a, 20:51

Denboran atzera egin eta Urrezko Mendeko arte eta letren lilurak beteko ditu Berangoko kale bazterrak, ekainaren 25ean eta 26an. Izan ere, lehendabiziko aldiz, Errenazimenduko merkatua antolatu du Udalak. Komiko, malabarista, txotxongilo eta beste hainbat ikuskizun eta pertsonaien bitartez, XVI. mendean murgiltzeko aukera izango dute, bi egunetan zehar (larunbatean 12:00-14:30 eta 17:30-22:30, eta igandean 11:30-14:30 eta 17:30-22:00), Moreaga parkera bertaratzen direnek.

Ekainaren 25ean eguerdian emango zaie hasiera ekitaldiei, merkatua inauguratzeko pregoia irakurrita. Bide batez, bisitari guztiei ongi etorria emango diete. Errenazimendu merkatua-Urrezko mendea ikuskizuneko lehengo egunean nabarmentzekoa da "Arimen prozesioa" argi eta piroteknia ikuskizuna, ekitaldien artean. Arima deabruari saldu zion marinel baten istorioa kontatzen du antzerki lanak. Igandean, berriro ere, kalejira, txotxongilo, garaiko beharren lantegi eta beste hainbat jarduerek beteko dute Berangoko Moreaga plaza.

Jarraian, egitaraua oso-osorik:

Ekainak 25, larunbata

12:00 Merkatua inauguratzeko pregoia. Bisitari guztiei ongi etorria.
12:15 Comediantes de la Legua taldearen kalejira.
12:30 Malabareen ikuskizuna.
13:00 Garaiko beharren lantegiak (larrua, zeramika, Raku, inprenta...) Ikusi eta parte hartzeko.
13:30 Txotxongilo antzerkia.
14:00 Falkoneria erakustaldia.
14:30 Merkatua ixtea.

17:30 Merkatua irekitzea.
18:00 Komedianteen kalejira.
18:30 Arku-jaurtiketa (parte hartu daiteke)
19:00 “La Turronesca” umorezko emanaldia.
19:30 Garaiko beharren lantegiak (larrua, zeramika, Raku, inprenta...) Ikusi eta parte hartzeko.
20:00 Falkoneria erakustaldia.
20:30 "Leonardo Da Vinciren mamua" antzerki lana.
21:00 Malabar eta su ikuskizuna.
21:30 "Arimen prozesioa" argi eta piroteknia ikuskizuna.
22:30 Merkatua ixtea.

Ekainak 26, igandea

11:30 Merkatua irekitzea.
12:00 Kolorez beteriko kalejira eta arku-jaurtiketa (parte hartu daiteke)
12:30 Garaiko beharren lantegiak (larrua, zeramika, Raku, inprenta...) Ikusi eta parte hartzeko.
13:00 Malabareen ikuskizuna.
13:30 Txotxongiloak.
14:00 Falkoneria erakustaldia.
14’30 Merkatua ixtea.

17:30 Merkatua irekitzea, falkoneria erakustaldiarekin.
18:00 "Las increibles desventuras de Don Quijote“ antzekia.
18:30 Garaiko beharren lantegiak (larrua, zeramika, Raku, inprenta...) Ikusi eta parte hartzeko.
19:00 Arku-jaurtiketa (parte hartu daiteke)
19:30 "Las increibles desventuras de Don Quijote“ antzerki lanaren jarraipena.
20:30 Hankapaluen su-ikuskizuna.
21:00 Malabaristen su-ikuskizuna.
21:30 Los Guerreros de la Luz taldearen kalejira.
21:45 “Los Titanes de la luz” antzezlana. Su eta argiez beteko dute gunea.
22:15 Merkatua ixtea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun