Ekainaren 8, 9 eta 10ean selektibitatea egiteko Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) matrikulatu ziren 8.015 ikasleen %96,3ak gainditu egin du froga, hau da, 7.721 ikaslek, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Campusen arabera, Araban aurkeztu diren 1.014 ikasleetatik, 987k gainditu dute (%97,3); Bizkaian, 4.233 ikasletik 4.054k gainditu dute (%95,7); eta Gipuzkoan, 2.768 ikasle aurkeztu dira eta 2.680k gainditu dute (%96,8).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!