XII. Getxoko Dantza Eguna ospatuko da Algortan asteburu honetan

Larunbatean eta igandean burutuko da XII. Getxoko Dantza Egunaren hamabigarren edizioa. Aurten, herriko lau dantza-eskolen emanaldiekin gozatu ahal izango dute ikusleek. Ohikoa denez, Getxo Antzokian izango dira saioak eta 4 eta 20 urte bitarteko 200 bat ikaslek hartuko dute parte. Getxoko Kultur Etxeko arduradunez gaur jakinarazi dutenez, emanaldiak larunbatean goizeko 12:30etan hasiko dira, Ana Lararen akademiaren ikasleekin. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Ana Rosa Terceroren zentroaren txanda izango da.

Igandean, aldiz, Eskola Flamenkoaren eta Carmen Vera Akademiaren koreografiekin gozatu ahal izango da, 12:30etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Getxoko Dantza Egunaren aurtengo edizioan, taldeek dantza-erakuspen zabala eskainiko dute, hala nola gaur egungo koreografiak, klasikoak eta neoklasikoak zein dantza flamenkoa. Sarrera mugatua da eta gonbidapena behar da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun