Auzitegiko laugarren epaitegiaren aurrean aurkeztu zituen fiskalak bere ondorioak asteartean (ekainak 14). Eta hain zuzen ere, egun berean, epaitegi berberak aske utzi zituen Amnistiaren Aldeko Batzordeetako lau kide (Julen Zelarain, Asier Vilumbrales, Joseba Iñaki Reta eta Josu Mirena Beaumont) behin behineko kartzelaratzearen gehienezko epea bete egin dutelako. Gainera, AAB legez kanpo utzi eta desegitea eskatuko du.
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, "honi 'Amnistiaren Aldeko Batzordeak / Askatasuna' auzia deitu badiote ere, Amnistiaren Aldeko Mugimendu osoaren kontrako auzia dela esan behar dugu, eta, azken batean, Euskal Herria izatearen kontrakoa. Epaitu nahi gaituzte, baina hemen epaian dagoena espainiar estatuko zapalketa sistema osoa da!".