Zarraoaren esanetan, TAO gunean aparkalekuak gutxitzea, Mesedeetako parkingaren eskaintzarekin orekatuko da argi eta garbi. Hiria egiteko era egokiagoa da herritarrei oinezkoentzako pasabide garaiak, espaloi zabalagoak eta irisgarriagoak, eta autoentzako lurrazpiko aparkalekuak eskaintzea.
Bestalde, Itzubaltzeta / Erromoko Lope de Vega, Ganeta, Kresaltxu, Zubieta, Gorbea eta Santa Eugenia kaleetan laster hasiko dira antzeko lanak egiten, alkateak gogoratu duenez. Gune horretan ere ez da aparkaleku kopurua murriztuko. Getxoko Udalaren asmoa da lan hauek guztiak urte amaierarako egotea.