TAO "dirua biltzeko baino ez" dela diote Sopelako Ezker Batua-Berdeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 18a, 21:08

Sopelako Ezker Batua-Berdeak taldearen ustez, udal gobernuak "dirua biltzeko duen irrikiarekin" baino ez dator bat TAO herrian jartzea, "garraio publikoa sustatu beharrean, berazgoztarrak gainesfortsu ekonomikoa egitera behartu eta komertzioa beste udalerri batzuetara aldenduko duelako". Zirkulazioaren gaineko zergaz gain, urteko 30 euro (20 euro geratzen diren 2005eko hilabeteengatik) ordaindu beharko dute sopeloztarrek, azaldu dutenez. (Argazkian, Jose Vicente Ojinana Sopelako EB-Berdeetako bozeramailea).

Aparkatzeko tokien eskasiaren eta, orokorrean, "kotxearen gehiegizko erabileraren" arazoaren irtenbidea, "gidariek gainontzeko herritarrenganako errespetu eta kontzientziazio handiagoak" izatean datza, Sopelako EB-Berdeek aipatzen dutenez. Hirigintza sustapenen barruan, Sopelako Udalak gainazaleko aparkaleku gehiago egin beharko lituzkeela ere uste dute. "Sopela bezalako udalerri txikiek ez dute TAO edo antzeko irtenbide administratiborik behar, ezta herrigunean lur azpiko parkingak bezalako obra faraonikoak ere. Hiri handiagoetarako baino ez dira horiek", azaldu dute.

Gaiaren inguruko berriak:

TAO guneetan bizi diren sopeloztarrentzat baino ez da bizilagun txartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun