Jose Ramon Zubizarreta Arenas Futbol Taldeko presidenteak egindako adierazpenetan argi utzi du hitzarmena aldatzearen arrazoiak ez direla "ekonomikoak" izan, "kirol mailakoak baizik". Athleticek zein Realak urteko 24.000 euro inguru eskaintzen zuten baina Arenas oso kritiko agertu zen Athleticekin izandako hitzarmenarekin, Bilboko futbol taldeak jokalari oso gazteak eramaten zituelako, tartean "haurrak, kimuak...". Bestalde, Realak orain arte ez du jokalaririk eskatu.
Akordioa lau denboraldietarako da, baina Arenasek nahi duenean bertan behera uzteko aukera izango du. Athleticek erabakia jakin bezain laster, Arenaseko arduradunei batzarra egitea eskatu die, eta EITBk jakinarazi duenez, baliteke bi aste barru batzartzea.
Uribe Kostako futbol talde historikoa Realarekin lotu zen pasa den urritik hilabete horretan sinatutako hitzarmenaren bidez, Athletic-ekin zeukan akordioari bukaera eman ostean. Albisteak harridura sortu du Bizkaiko futbolean eta baita ere