PP eta PSOEko hautetsien kontrako "frontea" itxi du ETAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 19a, 21:23

"Gara" eta "Berria" egunkarietara bidalitako oharren bidez Euskadi Ta Askatasuna erakundeak "2005eko ekainaren 1etik aurrera, Espainiako alderdi politikoetako hautetsien aurkako frontea itxi" duela eta, beraz, haien kontra ez duela atentatu berririk egingo jakinarazi du. ETAren arabera, urrats hori "gatazkari konponbide politiko eta demokratikoa" emateko egiten ari diren ahaleginetan kokatu behar da. Hartutako erabakia azaltzeko ETAk gako nagusia dauka kontuan: "'Itun Anti-Terroristaren' hil kanpaiak jo" dituztela. "Ezker abertzalea suntsitzeko, Euskal Herriaren zanpaketa sostengatzeko eratutako itun hori desegin egin da. Eta horrekin batera, ilegalizazio politikak huts egin du bere helburu politikoetan". ETAren ustez, testuinguru berrian "iraganetik ikasiz, Euskal Herriaren ukazioaren zikloa asmakizun errepresibo berriekin ez errepikatzeko aukera du orain PSOEko Zapaterok".

Gaiaren inguruko berriak:

ETAk PPko eta PSOEko hautetsien aurkako «frontea» ixtea erabaki du (Berria)

ETA suspende sus acciones armadas contra cargos electos (Gara)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun