Zauritu bana izan da bart gertatutako bi istriputan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 19a, 22:03

Bi pertsona zaurituta suertatu dira bart Erandion eta Sopelan izandako istripuetan. Erandion 27 urtetako emakume barakaldotarrak gidatzen ari zen autoa errotonda batean irauli denean ezbeharra izan du goizeko 1:20ak aldera. DYAk jakinarazitakoaren arabera, T.D.G. izeneko emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute. Pronostiko erreserbatua da. Bestalde, Barinatxe hondartzako Sopelako aldean 28 urtetako J.U.G. izeneko eibartarra zauritu zen atzo, parapente egiten ari zela. Istripua gaueko 22:00ak pasatuta gertatu zen, gaztea 15 metrotako altuera batetik erori zenean. DYAko kideek artatu ostean Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Kasu honetan ere, pronostiko erreserbatua da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun