Baliteke Aiboa Casares espetxera bueltatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 20a, 19:19

Bi urte eta erdi eta hiru urte eta erdi arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak 'Haika-Segi auzian' epaitutako 28 gazteetarik 24ri. Zehazki, gazte horiek "legez kontrako elkarteko buruzagi edo kide" direla dio epaiak, baina, era berean, Jarrai, Haika eta Segi ez direla "erakunde terroristak" ebatzi du, "ETAren helburuekin bat egin arren" ez dutelako inoiz armarik erabili. Epaituei ezarri dizkieten zigorrak Fiskaltzak eskatutakoak baino nabarmen txikiagoak dira. Gainera, epaituetako lau absolbitu egin ditu tribunalak. Aiboa Casares astrabuduarrari dagokionez, hiru urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote, eta hainbat hedabidek zigortu gehienak berehala libre geratuko direla adierazi arren, behin behineko espetxealdia (lau urte) bete baitute jada; Casaresen kasuan ez dago hain argi, Arantza Zulueta defentsako abokatuak UKBERRIri egindako adierazpenetatik ondorioztatu daitekeenez. "Epaia behin betikoa izan arte, ez da inor espetxera bueltatu beharko. Gainera, Espainako Auzitegi Gorenak du azken hitza defentsak aurkeztuko dituen errekurtsoen gainean, eta horren arabera izango da guztia", azaldu du Zuluetak. Kontua da, gazte astrabuduarrak hiru urte, hilabete bat eta hainbat aste egin dituela espetxean, epaileak ezarritako zigorra baino gutxiago alegia. (Argazkian, Casaresi maiatzaren 7an egin zioten ongi etorria).

Aiboa Casares 2002ko martxoaren 8ko ordu txikietan atxilotu zuten, Segiren kontrako operazioaren barruan. Casares Areetan zegoen, bere mutil lagunaren etxean, atxilotua izan zenean. Gau hartan hamabi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Garzonek atxilotuei "Jarrai-Haika-Segi" erakundeko "arduradun nagusiak" izatea eta kale borroka koordinatzea leporatu zien, "ETA-Ekin" azpiegituraren barruan kokatuz. Apirilaren 27an, berriz, Aiboa Casaresekin batera preso zeuden Haika eta Segiko ia kide guztiak libre utzi zituzten eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionaleko 4. Aretoko epaileek. Aiora Epelde eta Arkaitz Rodriguezek izan ezik, beste 26 akusatuek euren herrian itxaron ahal dute epaia.

Auzitegi Nazionalak Jarrai-Haika-Segi auzian emandako epaia oso-osorik (jatorrizkoa: gaztelaniaz) dago irakurgai hemen klik eginez (pdf formatoan), EITBk eskuratu baitu.

Jarrai, Haika eta Segi ez direla "erakunde terroristak" ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak (Berria.info)

Jarrai, Haika eta Segi ez zirela ETAren baitan ari esan du Auzitegi Nazionalak (Eitb24.com)


Gaiaren inguruko berriak:

Ehunka auzokidek ongi etorria eman diote Aiboa Casaresi (2005 Mai 07)

Bihar egingo diote ongi etorria Aiboa Casaresi (2005 Mai 05)

Gaur erabakiko dute Aiboa Casaresi ongi etorria noiz egingo dioten (2005 Api 28)

Arrigorriagako gasolindegian itxaroten dute Aiboa Casares 2:00etarako (2005 Api 28)

Gaueko 12etatik aurrera helduko da Aiboa Casares Astrabuduara (2005 Api 27)

Aiboa Casares libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak epaia erabaki bitartean (2005 Api 27)

Aiboa Casaresentzat lau urte gutxiago eskatu ditu fiskalak (2005 Api 11)

Sei gazte aske geratu dira, baina Aiboa Casares ez dago horien artean (2005 Mar 04)

Madrilen epaituak izaten ari diren gazteei eskaini zien Abra saria Oihana Bartrak (2005 Ots 28)

Epaituen aldeko ekimenetan parte hartzeko deiari uko egin dio Zarraoak, "batera" joateko eskatu eta gero "jipoiak baino ez" daudelako (2005 Ots 25)

Areetako kanpaldia eteteko agindua berarena izan zenik gezurtatu du Zarraoak (2005 Ots 25)

Aiboa Casaresen askatasuna aldarrikatu dute Astrabuduan (2005 Ots 18)

Hizkuntz eskubide bermerik gabe deklaratu zuen atzo Aiboa Casares astrabuduarrak (2005 Ots 18)

Gazteen aurkako epaiketak salatzeko itxialdia egingo dute Leioako campusean (2005 Ots 15)

Arazo handiak sortu dira itzultzailearekin Haika eta Segiko kideen epaiketan (2005 Ots 15)

Oraindik ez du deklaratu Aiboa Casares astrabuduarrak (2005 Ots 14)

Elkartasuna adierazi diete Getxoko udaletxe aurrean Haika eta Segiko auziperatuei (2005 Ots 11)

Jarrai-Haika-Segi epaiketa hasi egin da (2005 Ots 11)

Ertzaintzaren jarrerari "harroputza" deritzo ezker abertzaleak (2005 Ots 11)

Ertzaintzak Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra Areetan egindako kanpaldia desalojatu du (2005 Ots 11)

Segik protestaldiak burutu zituen atzo PSE-EEren egoitzen aurrean (2005 Ots 09)

Eskualdeko kontzentrazioa antolatu du ostiralerako 18/98+ ekimenak (2005 Ots 08)

Aiboa Casares Astrabuduako Segiko kide presoa elkarrizketatu du UK aldizkariak (2005 Ots 08)

Ostiralerako atzeratu da Haika-Segi epaiketa (2005 Ots 07)

Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa (2005 Ots 07)

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun