'Haika-Segi auziaren' epaiaren kontrako protestaldiak deitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 20a, 19:35

Besteak beste, Algortan eta Itzubaltzeta / Erromon deitu dituzte biharko (asteartea) mobilizazioak, gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak eman duen "18/98 makrosumarioaren lehen sententziaren aurka protesta egiteko. Itzubaltzeta / Erromoko Segik hadabideetara bidalitako prentsa oharraren bidez adierazi duenez, "gazteria lau urtez kartzelan errugabe eduki dute, orain kalean egoteko! Garzon epaile faxista eta bere jarraitzaileen tesia atzera bota dugu gazteok, guztion indarrari esker: 'Todo es ETA?' Denok gara euskaldunak, denok gara gazte eta iraultzaileak, denok gara Segi!". Mobilizazioak Algortako Telletxe eta Itzubaltzeta / Erromoko Kolas plazetan izango dira, 20:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun