Herriaren borondatea gauza guztien gainetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 20a, 19:49

Gaur Getxo Bizia herri plataformak "Herriaren borondatea gauza guztien gainetik" izenburua duen mozioa aurkeztu du udal erregistroan. Bi urte igaro dira eta oraindik Getxo Biziari ez zaio dagokion zinegotzi postua ofizialki betetzen uzten. Mozioa ostiraleko udal batzarreko gaiordenean sartzea exijitzen diogu Iñaki Zarraoa alkateari. Bada bazterketa politikoa gainditzeko pausuak emateko garaia! Getxo Bizia herri plataformak ekaineko udal batzarrerako aurkezten duen mozioa oso osorik hemen klik eginez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun