"TAO ia-ia udalerri osoa; eta bereziki, merkatal guneak, ikastetxe publikoak eta kiroldegia" hartzen dituela ikusteak sopeloztar guztiengan "ezinegona" eragin duela diote Sopelmar urbanizazioko bizilagunek. "Metro geltokien inguruetako aparleku guztiak urdin kolorez margoztea erabaki dute. Arazo larria da hori herrigunetiik kanpo bizi diren auzotarrentzat; hala moduzko garraio publikorik ez dagoenez, kotxez joan behar direlako metro geltokiraino. Bertan bizi ez direlako, TAO eremu urdinerako bizilagun txartela ez daukatenez, Urduliz edo Berangora joan behar izaten dute autoa utzi eta metroa erabiltzeko", adierazi dute, Deia kazetak jaso duenez.
Bien bitartean, TAO sistemaren ezarpena dela eta, herritarrek aurkeztutako iradokizuniak aste honen erdialdean aztertzen hasiko direla adierazi dute Udaletik. Helburua udaletxera haien sugerentziak edota erreklamazioak aurkeztera hurbildu diren pertsonei "erantzun bat eskaintzea da, ahalik eta lehen".
Gaiaren inguruko berriak:
TAO "dirua biltzeko baino ez" dela diote Sopelako Ezker Batua-Berdeek (2005 Eka 18)
TAO guneetan bizi diren sopeloztarrentzat baino ez da bizilagun txartela (2005 Eka 18)