Markaidaren kontrako erasoa gaitzetsi du Berangoko Bozeramaileen Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 21a, 13:33

Atzo bildu zen Berangoko Bozeramaileen Batzordea, larunbat goizeko 1:30ean Joseba Markaida PSE-EEko zinegotziak jasandako erasoa gaitzestea erabakitzeko. EAJ, EA, PP, PSE-EE eta EB-Berdeen, hots, ordezkaritza daukaten alderdi guztien aldeko botoekin onartutako adierazpenean, Berangoko Udalak elkartasuna adierazten dio zinegotzi sozialistari eta bere familiari. Halaber, "Gizarte eta politikako eragile guztien artean elkarrizketa bultzatzea da euskal gizartean bakea eta normalizazioa lortzeko modu bakarra", gaineratzen du idatziak.

Gaiaren inguruko berriak:

Markaidaren kontrako erasoa gaitzetsi du hainbat alderdik (2005 Eka 19)

Molotov-koktelak jaurti dituzte Berangoko PSEko zinegotzi baten etxearen kontra Getxon (2005 Eka 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun