Ostiralean Galdakaoko manifestaziora joateko deia egin du Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 22a, 20:06

Atzo, hilak 21, Errebolta eguna burutu zuen Segik Euskal Herri osoan zehar, 18/98 makrosumarioaren barnean kokatzen den Jarrai, Haika eta Segi erakundeen aurkako epaiketaren sententzia jakin berria salatu asmoz. Era berean, faxista espainiarrak gu epaitzeko inor ez direla aldarrikatu nahi dugu, eta esan aski dela talante berridun Gobernuaz hizketan aritzea, ekintzen bidez guztiz kontrako jarrera aurkezten dutenean. Gure herrian, Itzubaltzeta / Erromon, 20 bat pertsona bildu ginen iluntzeko 20:00etan Kolas plazan, eta bertan ordu laurdenez egon ondoren jende-katean abiatu ginen herri osotik zehar, "a ellos la Ley Antiterrorista" ("Lege Antiterrorista haientzat"), "segi borrokan, segi antolakuntzan", "ez gaituzue kikilduko", "euskal gazteria aurrera", eta antzeko hainbat oihu botaz. Azkenik, Segiren idazkia irakurri eta "Eusko Gudariak" abestuz errebolta egunari amaiera eman genion. Izan ere, egunean zehar ere hainbat ekimen izan ziren: sasi-epaiketaren inguruko ikuspegi historikoa eskaintzen zuen panel baten kale-erakusketa, esku-orri informatzaileen banaketa Areetako Metro geltoki kanpoaldean...

Herri honek jasaten jarraitzen duen errepresioari aurre egiteko guztion parte hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa dela deritzogu, eta horregatik ostiralean, hilak 24, iluntzeko 20:00etan Galdakaoko Zamakoa plazan egingo den manifestaziora joateko deia zabaldu nahi dugu Itzubaltzeta / Erromoko Segitik; izan ere, bertako 3 gaztek 22na urteko espetxe zigorra jaso berri baitute torturapean egindako adierazpenak direla medio.

Sententzien gainetik gazte ta errebelde... ta segi aurrera!!!

Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun