Arratsaldean presoen aldeko zazpi kontzentrazio egingo dira eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 24a, 18:24

"Isolamendu politikoaren kontra, estatus politikoaren alde, euskal presoak Euskal Herrira!" lelopean, Etxeratek gaurko zazpi kontzentrazio deitu ditu: Algortako Telletxe kalean, Areetako Xake plazan, Armintzako bus geltokiaren aurrean, Berangoko Gudarien enparantzan, Leioako Boulervardean, Sopelako udaletxe plazan eta Urdulizko BBVAren aurrean. Hitzordu guztiak 20:00etan izango dira, Armintzakoa izan ezik 19:30ean hasiko dela. Bestalde, ekimenak Leioako Maritxu Teilagorri jai herrikoien aldeko taldearen babesa jaso du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun