Ni gaztea nintzenean...

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 29a, 20:14
Zenbat aldiz gogoratu dituzu umea izan zineneko jolasak? Zenbat bider kontatu dituzu gazte denborako jaien oroitzapenak? Hartu papera eta boligrafoa eta hasi gogoratzen oroimenean dituzun aparteko uneak, une ahaztezinak. Hau da Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatutako "Ni gaztea nintzenean" VI. Narrazio Lehiaketaren helburua. Lanak irailaren 30era arte, eguerdiko ordu bietan, aurkeztu daitezke eta saribanaketa azaroaren 4an izango da, arratsaldeko zortzietan.
"Ni gaztea nintzenean" VI. Narrazio Lehiaketan nahi duten egile guztiek parte har dezakete. Horren harira, lau kategoria jarri dituzte: 18 urtera arte (A kategoria), 19 urtetik 30 urtera (B kategoria), 31 urtetik 55 urtera (C kategoria) eta 56 urtetik gora (D kategoria). Partehartzaile bakoitzak gehienez narrazio bi aurkeztu ahal izango ditu, euskeraz zein gaztelaniaz; eta gutxieneko luzera bi foliotakoa izango da eta gehienekoa sei foliotakoa, alde bakarrean idatzita. Lanek saritu gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Lehiaketan parte hartzen duten lan guztiak hiruna kopiatan aurkeztu beharko dira. Idazlanek izenburua edo izengoitia soilik eduki beharko dute, egilea nor den jakitera eman dezaketen xehetasunik gabe. Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, helbidea, adina, telefonoa eta, ahal bada, posta elektronikoa). Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion jarri beharko da. Aurkezteko baldintzak betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.

Sariak

Kategoria bakoitzeko hauek izango dira sariak:

- Lehenengo saria: 240 euro, garaikurra eta diploma.
- Bigarren saria: 120 euro, garaikurra eta diploma.

Horiez gain, Gaztetan Saria emango zaio D kategorian saritu gabeko lan onenari: 120 euro, garaikurra eta diploma.

Lanak norbera bertaratuz edo posta bidez aurkeztu beharko dira:

- Pinuetako Kultur Aretoa
Lapurdi, 3 - 48940 Leioa
Tel.: 94 464 67 22
- Kultur Leioa
Jose Ramon Aketxe, 11 - 48940 Leioa
Tel.: 94 607 25 70

Postaz bidalitako lanak zigiluz markatuta egon beharko dira, irailaren 30eko datarekin beranduenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun