1987an eraiki zenez geroztik, La Kanteraren inguruko eremua urbanizatu beharra zegoen. Egindako azken lanei esker pistaren eramu osoa erabili ahal izango da patinatzeko. U zaharra eta bainuontzi txikia batu egin dira bere bi altueretan, pistaren inguruarekin batera. Streetak, koska berriak eta barandak ipini dira. Bainuontzi zaharra haunditu egin da eta bowlak eta half pipeak ipini dira, duna itxuradunak. Elementu hauek guztiek irristaketa oso imajinatiboa eta berri-berria egitea ahalbidetzen dute, Txus Dominguezek nabarmentzen duenez.
Mundu osoan ezaguna
La Kantera EAEn eraikitako lehenengo pista da eta alderdi oso berezian lekutzen da, aintzineko gotorleku baten hondakinen artean eta hondartzaren ondo-ondoan eginda baitago. La Kanteran beti egon da skate maila, Estatuko puntakoenen artean, eta bertatik ere atera dira nazioartean izena duten skatezaleak, Alain Goikoetxea eta Javier Mendizabal, besteak beste, Txus Dominguezen hitzetan. Gaur egun ospe handia du eta Europa osoko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Australiako zale eta profesionalak ere etortzen dira. Hala ere, zaletu guztientzako da aproposa, baita hasi berriak diren haurrentzat ere.
Bere ezaugarriak kontutan hartuta, Europan bakarra den eta munduko irristatzeko 'pool' onenetarikoa duen Getxoko Arrigunaga hondartza alboko La Kantera skate pistan irristaketa egin daiteke jada eremu osoan, 1.300 metro koadroko azaleran. Pista zaharberritu eta urbanizatzeko egitasmoa Txus Dominguez sustatzaileak eta Javier Labad arkitektoak osatutako taldeak egin du. Lanak