Ez da Azkorri-Gorrondatxe hondartzak sari hau hartzen duen lehenengo aldia. Joan den osteguneko ekitaldian, bandera urdina lortzearen garrantzia azpimarratu zuen Iñaki Zarraoak alkateak, "Getxo udalerri turistikoa" delako. "Beste udalerri batzuk baztertu egin badira ere guk horri eustea erabaki dogu gurea bezelako udalerri turistiko batentzat garrantzitsua delako. Sona handia du Europan eta, hortaz, udalerritik kanpo ohiartzun handia du, azaldu zuen.
ISO ziurtagiria
Ingurumen Arloaren bitartez, ISO ziurtagiria lortzeko eskaria egitea aztertzen ari da Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Ziurtagiri horrek zerbitzu baten eta bere azpiegituren kalitatea egiaztatzen du, eta bandera urdina lortzea baino zailagoa da.
Fernando Burzako Ingurumen zinegotziak, bere aldetik, Azkorrirentzat ikur urdina lortu eta gero, orain Ereagako hondartzarentzat lortzen ere saiatuko direla aurreratu zuen. Europako Ingurumen Heziketarako Erakundeak hondartza bati bandera urdina ematerakoan kontuan hartzen dituen irizpide nagusiak dira, besteak beste, uraren kalitatea eta zerbitzuen gutxieneko zerbitzu batzuk edukitzea, sarrera-irteera eta zaintzari dagokienean.
            
         Bandera urdina jasota dago joan den osteguneko eguerdiaz geroztik Getxoko Azkorri-Gorrondatxe hondartzan. Iñaki Zarraoa alkatea buru zutela, udal agintariek jaso zuten Europako Ingurumen Heziketarako Fundazioak ematen duen ikurra, ingurumenaren kalitate onaren sari gisa. Hondartzetako inguruak eta bainurako uren kalitatea zaindu ditzaten, herritarren kontzientzia maila berpiztu eta udal agintarien eskuhartzea bultzatzea da ekimenaren helburua. (Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea eta Fernando Burzako Ingurumen zinegotzia bandera urdina jasotzen).