Talde horiek urtero ekitaldiak eta egitasmoak eramaten dituzte aurrera 480.000 euroko kostuarekin eta euren jarduna haurrei zein nerabeei dago zuzenduta; eta neurri txikiagoan gazteei. Ekimenak tailerrak, gai desberdinei buruzko ikastaroak, txangoak eta kanpamenduak oporralditan, eta eskolatik kanpoko laguntza dira.
Aipatutako elkarte horietan guztira 1.500 eta 2.000 gaztek hartzen dute parte. Burutzen duten hezkuntza lana oso garrantzitsua da arautu gabeko mailan eta horregatik Udaleko Gazte Zerbitzuak "oso garrantzitsutzat" jotzen ditu udalerriko gazteentzat aisialdiko eskaintza zehazterakoan. Talde batzuek desagertu arren, beste berri batzuk sortzen ari dira eta horrek agerian uzten du udalerriaren elkarteen sarea dinamikoa dela eta berrizten ari dela, nahiz eta zailtasun ugariri aurre egin behar.