Ostiraletik aurrera zirkulazioa eten egingo da Artatzagane kaleko hasierako zatian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 29a, 23:45

Iñaurrotzako biribilguneko obren ondorioz, Leioako Artatzagane kalearen hasieran ezin izango dira autoak igaro uztail eta abuztuan, La Avanzada errepideko alboko bidearekin lotzen den lekutik hasita. Aipatu epe horretan, Aldekoaneko biribilgunetik joatea beharrezkoa izango da, Artazagane auzora sartu edo bertatik irteteko, Leioako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. A2161 autobus linean (Bizkaiko Zubia-EHU-Laukiz) ere eragina izango du horrek. Hori dela eta, linea horren ibilbidean dauden geralekuak aldatuko dira aldi baterako, obra horiek iraun bitartean. Gerora, lehengo ibilbidea berriro ezarriko da. Ostiraletik aurrera indarrean egongo den neurriak bereziki eragingo die Ingeles Ikastetxeari eta Artatzagane auzoari.

Horrenbestez, uztailean eta abuztuan, A2161 linea (Bizkaiko Zubia-EHU-Laukiz), joateko nahiz etortzeko, Elexalde etorbidetik igaroko da, udaletxearen aurretik. Aldekoaneko geralekuak funtzionatzen jarraituko du, eta ibilbidearen gainontzeko zatian ez da beste aldaketarik egongo. Obrak egin bitartean herritar eta auzokide guztiek lagun dezaten eskatu du Leioako Udalak. Izan ere, eragindako eragozpenak "guztion zerbitzurako bide-sistema nabarmen hobetzeagatik" sortu direla diote.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun