Uztailaren 9an eta 10ean egingo da, Algortako Ereagako hondartzan, Sportmagic taldeak antolatzen duen Hondartza Futbol Tourraren VII. edizioa. Getxoko Udalak 11.570 euroko dirulaguntza eman du txapelketa aurrera eramateko. Hondartzan, bi futbol zelai jarriko dituzte, baita 300 bat lagun hartzeko harmailak ere. Izena emateko 20 euro ordaindu beharko du talde bakoitzak, eta bi eratan egin dezakete. Alde batetik, antolatzaileen web gunetik bertatik, www.futbolplaya.info. Bertan, txapelketaren gaineko xehetasun guztiak eta arauak daude eskura. Algortako Kantxa Kirol Moda dendan ere egin ahal izango da izen-ematea; uztailaren 8ra arte bietan ala bietan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!