Aurreko urtetan Euskal Herriko beste hainbat herrietan ospatu da Euskal Selekzioaren Eguna: Agurain (2004), Senpere (2003), Arbizu (2002), Tolosa (2001), Bilbo (2000) eta Oiartzunen (1999), hurrenez hurren. Urteotan, euskal politika, gizarte eta kirol munduetako pertsona ugari agertu dira ekimenaren alde.
Euskal selekzio nazionalen aldeko manifestua
Athleticeko Aitziber Juaristi "Tzibi" eta Iker Acero surflariak honako dokumentu hau irakurri zuten ekainaren 24an Bilbon ESAITek antolaturiko Euskal Selekzioen Eguna aldarrikatu eta beren atxikimendua iragartzerakoan. Euskal selekzioa bultzatzearen inguruan duen interesa dela-eta, beronen edukia hitzez hitz transkribaturik aurkezten da.
1. Gaur egun, Euskal Herriari ez zaio aitortzen Selekzio propioa izateko duen eskubide kolektiboa.
Ondorioz, euskal kirolariok nazioarteko txapelketa ofizialetan ezin dugu parte hartu euskal selekzioarekin eta, gainera, diziplina federatiboa dela eta, derrigortuta gaude txapelketetan parte hartzekotan, gure herriak bereak sentitzen ez dituen koloreekin egitera, hots, Espainia eta Frantzia ordezkatzera.
2. Euskal kirolariak garenez, euskal nazioaren koloreekin eta gure ereserkiaren doinuen pean lehiatu nahi dugula aitortzen dugu.
Beraz, Euskal Selekzioak nazioartean eta txapelketa ofizialetan parte hartu ahal izateko duen eskubide kolektiboa oinarritzat hartuta, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen dugu.
3. Euskal selekzioa nahi dugu eta horretarako, euskaldunok Euskal Herriko Federazio Nazionalak behar ditugu.
4. Beraz, guztion laguntza beharrezkoa da. Horregatik, gure aldetik saiatuko gara bidea jorratzen, ea guztion artean, egun ametsa baino ez dena, ahalik eta azkarrena, errealitate bihur dadin lortzen dugun.
Gora Euskal Herriko Selekzioa!! Gora Euskal Herriko Federazio Nazionalak!!
Iganderako egitaraua:
10:00 Kalejira. Algortako Telletxe plazarik Portu Zaharreraino (Txistulariak, gaiteroak, dantzariak, trikitilariak....)
10:30 Ikurrinaren igoera eta gunearen irekiera
11:00 Esaitbiton (Aerobic)
11:00 Haurrentzako puzgarriak eta eskalada murrua
11:30 Euskal Selekzioaren aldeko ekitaldia
12:15 Pirritx eta Porrotx pailazoak
13:15 Bertsolariak (Andoni Egaña, Sustrai Kolina, Xabi Paya
14:00 Nasapuntako (kukaña)
14:30 Herri bazkaria. 400 pertsonentzako paella. Bazkariaren tiketak erosteko: Kantza Kirol Modan eta Ciclos Getxon
15:30 Euskal kantak
16:00 Estropadak
16:00 Txatunga Benbe
17:30 Herri kirolak
18:00 Arku-jaurtiketa eraskutaldia
19:00 Sardina-jana
19:00 Kontzertua: Zea Mays
20:30 Erromería: Amaiur
22:00 Jaiaren amaiera suzko zezenarekin
Egun guztietan zehar piraguak, fanfarreak, trikitilariak eta txalaparta ikastaroa UKTEST taldearen eskutik.