Euskal Selekzioaren Egunean egongo da Ezker Batua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 1a, 22:17

Mikel Arana alderdi horretako Presidentzia bozeramailea buru dela, Ezker Batua-Berdeetako ordezkaritza parte hartuko du igandean Algortako Portu Zaharrean ospatuko den Euskal Selekzioaren Egunean. Horrela, "Estatu ikuspegi federal batetik, Euskadiko kirol selekzioen aldeko apustua" berretsi nahi du Ezker Batuak. Aipatutakoa euskal gizartean "gehiengoaren aldarrikapena" dela adierazi du Aranak. "Gales eta Eskoziarekin gertatzen den antzera, nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izango duten selekzioak nahi ditu euskal gizarteak", azpimarratu duenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal Selekzioaren Eguna ospatuko da igandean Algortan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun