Felix Fromm Sextet Alemaniako zenbait unibertsitate eta hezkuntz-guneetako jazz ikasleek osatzen dute. Oso gazteak izan arren, hainbat jaialdi (Montreux, Den Haag, Viersen JazzFetival), irrati zein klubetako kontzertutan ibiliak dira beste talde zein orkestrekin batera edota Maria Schneider, Dave Liebman, Johannes Enders eta Tony Lakatos bezalako artista handiekin jotzen.
Frank Wöste Trio frantziarrak, taldeen txapelketako bigarren sarituak, Frantziako Kontserbatorio Nazionaleko hiru ikasle dira eta beren konposizioak jotzen dituzte, erritmikoki abesti korapilatsuak baina aho-soinu gozoz beteak, non Schumann, Ravel edo Messieu bezalako egile erromantikoen lirikotasunaren eragina nabaritzen den. Hauek ere gazteak izan arren, kontzertu asko emanak ditu Frantzian, Belgikan, Holandan eta Alemanian, denetan jaialdi zein klubetan nabarizko onarpena lortuz.
Sariak
Talde Lehiaketako lehenengo saria 3.000 euro eta CD baten grabazioa izan dira. Gainera, irabazleak gaurko jardunaldian joko du, 21,30etan, Biotz Alai enparantzako eszenatokian Richard Galliano akordeoi-jole frantziar ospetsuaren aurretik.
Gainera, talde irabazleak Ibiza eta Belgikako Hoeilaart jazzaldietan joko du, Getxoko Jazzaldiak elkarlanerako akordio bat baitauka bi jaialdi horiekin.
Bestalde, bigarren sariari 1.200 euro dagozkio, eta bakarlari onenaren sariak 600 euro ematen ditu. Jendeak emandako sariei dagokienez, irabazleek oroitzapenezko garaikurrak lortuko dituzte.