Bihar, honako film laburrak eskainiko dira: "Dia de cine" (Borja Perez); "Un minuto" (Ruben Ontiveros); "La caja 506" (Borja Perez); "Contar ovejas" (Alberto Gonzalez); "Fatal Frisbi 2" (Ruben Ontiveros); "Kinky Hoodoo Voodoo" (Velasco Broca); "Niño vudu" (Toni Bastard); "El soñador" (Oskar Santos); "Fisica II" (Daniel Sanchez); "Eramos pocos" (Borja Cobeaga); eta "Diez minutos" (Alberto Ruiz Rojo).
Biharamunean, euskarazko film laburrei helduko zaie txanda. Saio honetan ikusiko diren filmak ondokoak dira: "Orreagako guda" (Asier Imaz); "Amuak" (Koldo Almandoz); "El salto de Beamon" (Ane Muñoz Mitxelena); "Amnesiak" (Angel B. Aldanondo); "Hara!" (Emilio de la Rosa); "Ze Krixto!" (Iñigo Kintana); eta "Ostertz" (Iñaki Beraetxe).
Zinema-zaleek "Gaurik laburrena" film laburren saioaz gozatu ahal izango dute bihar eta etzi, ohi bezala, Algortako Biotz Alai plazan. Bertan, zinemagile gazteen 18 film labur eskainiko dira. Bihar 11 film emango dira gaztelaniaz, eta biharamunean, beste zazpi euskaraz. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrera dohainik izango da. Getxoko Kultur Etxeko iturriek gaur adierazi dutenez, "Gaurik laburrena" nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Eskaintza interesgarriaz goza daiteke, mota ezberdineko filmak erakusten baitira. Gainera, paregabeko ekimena da zuzendari berriak bultzatzeko. Honen bidez, zinemagile gazteek bere azken lanak aurkezteko aukera dute. (Argazkian, Ostertz laburmetraieko irudia).