Ostiralean izango da Bertso Jaialdi Mundiala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 6a, 20:46

Algortako Biotz Alai plazako karpapean bertso ikuskizun paregabea ospatuko da ostiralean, Bertso Jaialdi Mundiala, alegia. Getxoko Euskara Zerbitzuak eta Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak arituko dira Xabier Paya algortarrarekin batera. Planteamendu ausarta, gai bereziak, umorea eta sorpresak dira jarduera horren ezaugarri nagusiak. Oraingo honetan Aitzol de Kastro jardungo da gai-jartzaile gisa. Saioa 22:00etan hasi eta sarrera doakoa izango da.

Maila handiko bertsolarien partaidetzarekin batera, sorpresa eta jarduera ugari izango dira Bertso Jaialdi Mundialean, ikuskizun dibertigarria eta originala benetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun