Aurkeztutako 27 lanek oso gai ezberdinak jorratzen dituzte eta adin ezberdinetako eta Euskal Herriko hainbat tokitik etorritako graffitigileek eginak dira. Sonia Perez Anguera Topaguneko Gazteak saileko teknikariaren hitzetan, oso kalitate handiko lanak dira, hori dela eta, oso zaila egin zaie finalera doazen hamarrak aukeratzea. Imanol Landa Getxoko Udaleko Presidentzia zinegotziak, berriz, ekitaldia prestatzerakoan bi udal arlo elkarlanean aritu direla gogora ekarri du; alde batetik Gazteria Zerbitzua eta bestetik Euskara Zerbitzua. Getxoko gazteek eragindako ekimenak bultzatu eta beraien sormen artistikoa sustatu eta aldi berean, gazteria, euskara eta aisialdi erakargarrien arteko lotura lantzea da ekimenaren helburua.
Finalistak
Hona hemen finalera heldu diren hamar graffitigile taldeak:
- Haritz Irureta "Piru" (Zarautz, Gipuzkoa) eta Aitor Larrañaga "Peli" (Zarautz, Gipuzkoa).
- Hibai Garai "Esan" (Arrasate, Gipuzkoa) eta Iñaki Uriarte "Peli" (Arrasate, Gipuzkoa).
- Imanol Garaizabal (Elorrio, Bizkaia).
- Eva Mena (Bilbo, Bizkaia), Ruben Daniel Martinez (Gasteiz, Araba) eta Jorge Martin (Iruñea, Nafarroa).
- Eneritz Velasco (Gasteiz, Araba) eta Egoiz Ponte (Gasteiz, Araba).
- Gorka Gonzalez "GO" (Ermua, Bizkaia).
- Nuria Sierra (Berango, Bizkaia) eta Aratz Ruiz (Gasteiz, Araba).
- Asier Lopez (Bilbo, Bizkaia), Aitor Jimenez (Astrabudua, Bizkaia) eta Maider Celada (Arrigorriaga, Bizkaia), Grafimatics taldea.
- Ander Garrosa (Gasteiz, Araba) eta Javier Romero (Gasteiz, Araba).
Hodei del Barrio (Burlata, Nafarroa) eta Javier Landa (Huarte, Nafarroa).
Ekitaldi ugari
Datorren uztailaren 16rako zirkuitu berezia prestatu dute Algorta eta Getxoko hainbat gunetatik. Hain zuzen, Portu Zaharra, Algortako erdialdea eta Arrigunaga izango dira egun horretako agertokiak. 9:30etatik 18:00etara, aukeratutako hormetan egin ahal izango dituzte euren lanak finalara igaro diren hamar graffitigileek. Horretaz gain, bisitariek ere gozatzeko aukera izango dute egun osorako antolatu diren jarduerekin.
Hona hemen eguneko egitarau osoa:
Herriko gune ezberdinetan:
Finalera heldu diren parte-hartzaileak elkarrekin lehian arituko dira herriko zenbait gunetako hormak graffiteatuz.
San Nikolas plazan:
9:30 Graffiti erakustaldi bikaina: GoldXpression talde ospetsua.
11:30-13:30 Parte hartzeko hamaika aukera! Gazte tailerrak: perkusioa, DJ, scrach eta break dance tailerrak.
13:30-14:15 Erakustaldia: perkusioa, DJ, scrach eta break dance, Selekta Sound System eta Intxaurbreak taldeekin.
18:30 Sari banaketa Xabier Payak aurkeztuta.
19:00 Eibarko (Gipuzkoa) Kokein taldearen kontzertua.
20:00 Break dance erakustaldia.
20:45 Ziburuko (Lapurdi) M.A.K. taldearen kontzertua.
Telletxe plazan:
11:30-14:30 Parte hartzeko hamaika aukera! Haur txokoa: Bizarra Lepoan euskara elkarteko begiraleen eskutik (jolasak, eskulanak...).
11:30-18:00 Skate pista txikia (parte hartzeko patin eta patineteak eroan!).
Arrigunagan
16:30-18:00 Skate erakustaldia: Getxoko Skate Taldea.
Portu Zaharrean
11:30-13:00 Graffiti tailerra.
Gaiaren inguruko berriak:
Hamar graffitiz osatutako 'kale-museoa' paratuko dute Getxon (2005 Mai 11)