Abuztuaren 12tik 15era, Algortako Portu Zaharrean ospatuko diren jaien irudia izango dena aukeratzeko, hamabigarren kartel lehiaketa antotatu dute. Beranduenez, uztailaren 15ean eman beharko dira kartelak, Algortako Kultur Etxean (Villamonte). Jai Batzordeko kideek eta bertoko artista edo aditu ezagunek osatutako epaimahaiak uztailaren 22an emango du ezagutzera irabazlearen izena, 20:00etatik aurrera, Portu Zaharreko plazan egingo den sari banaketan. Bi pertsonentzako afaria Goiezti jatetxean edo bi pertsonentzako asteburuko egonaldia Arantzako (Nafarroa) aterpean izango ditu aukeratzeko irabazleak.
Horretaz gain, 8 kartel bilduko dituen erakusketa antolatuko da Portu Zaharra tabernan. Parte hartzaileek irudiok erabiltzeko eskubidea onartzen diote Jai Batzordeari. Jatorrizko kartelak eta bestelako euskarriak itzuli egingo zaizkie egileei.
Kartelen ezaugarriei dagokionez, 58 x 45 zentimetroko (ala alderantziz) neurria eduki beharko dute aurkeztutako lanek eta Portu Zaharreko Jaiak 2005 - Abuztuak 12-15" eta "Arrantzalez jantzi!" jarri beharreko testua. Kartelaren atzekaldean ezizen bat jarriko da, kartelarekin batera emango den gutun-azalaren kanpokaldean ere jarrita egongo dena. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, besteak beste. Ahal dela diskette ala CDa eman egin behar da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.