Globalizazioaren aurkako eguna hartuko du larunbatean Udondo Gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 7a, 21:09

Leioako Udondo Gaztetxeak Gleneaglesen (Eskozia) burutzen ari den G8 goi bileraren kontrako eguna antolatu du larunbaterako, uztailak 9. Jardunaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da G8 bileren kontra azken urteotan egindako mobilizazioei eta globalizazioaren kontrako mugimenduari buruzko bideo emanaldi batekin. Horren ostean, musikaren txanda izango da. Luzez gozatu ahal izango da bost talderen doinuez: Skamotxao Madrilgo punk-ska talde anarkista, Deskiziadxs Leioako punk-rock taldea, Inzesto, Sin Pegas eta Jarraitu. Sarrera hiru eurotan erosi ahal izango da atean bertan. Argazkian (Erresuma Batuko Indymedia), Gleneaglesen poliziak jarritako segurtasun neurri batzuk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun