Urgabek kontzertua emango du bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 8a, 13:16
Uztailaren 9an, Urgabek eskainiko duen kontzertuarekin gozatu ahal izango dute Berangoko Elexalde plazara hurbiltzen durenek. 1995ean eman zituen lehen pausuak taldeak, "Urkabe" izenpean, hala ere, urte berean jarri zioten taldekideek gaur egun erabiltzen duten izena. 2004ko urrian, berriz, "Edan Hemendik" bere hirugarren diskoa kaleratu zuen Urgabek eta, abuztuan, Irlandan zehar bira egiteko asmoa du boskoteak. Besteak beste, Belfast eta Dublinen joko dute. Biharko kontzertua 22:00etan hasiko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun