Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, uztailaren 4tik isolaturik dago Endika Lejarzegi algortarra, eta hilaren 15era arte luzatuko da zigorra. "Lau liburu, irratia eta idazteko materiala eraman ditu bertara, eta bi orduz ateratzen dute patiora goizetan. Deiak eta bisitak orain arte bezala egingo dituela suposatzen da, bere familiarrei telefonoz adierazi dienez", azaldu du errepresioaren aurkako kolektiboak. Lejarzegiren auzokide Aimar Hidalgok ere isolamenduan dago egun beretzuetan, bost egunez, "epaileari errekurritu eta zigorra egun kopuruetan arindu baitzion".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!