Uribe Kosta eskualdean bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioak direla eta auziperatutakoak: Algortako Maite Amezaga (18/98), Paul Asensio (Ekin) eta Jose Luis Franco (Batasuna / Herriko Tabernak); Astrabuduako Aiboa Casares (18/01-Jarrai-Haika-Segi); Berangoko Jagoba Terrones (33/01 Amnistiaren Aldeko Batzordeak); Erandioko Xabier Oleaga (Euskaldunon Egunkaria); Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratua den Jexuxmari Zalakain (Egin); Getxoko Mitxel Sarasketa (33/01 Amnistiaren Aldeko Mugimendua) eta Urdulizko Izaskun Barbarias (Batasuna / Herriko Tabernak) dira, 18/98 eta ondoko sumarioak direla eta, epaituko dituztenak Uribe Kosta eskualdean. Horren guztiorren berri emateko webgune ofiziala jarri du sarean 18/98+ plataformak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!