Ez Jaun Ez Jabek bere burua aurkeztu zuen iazko uztailaren 24an Leioako Udondo gaztetxean eta, besteak beste, Bizkaiko Asanblada Libertarioak antolatutako "Azaro Libertarioa" ekimenean parte hartu zuen pasa den urteko azaroaren 27an Udondo gaztetxean antolatutako ekitaldiak direla medio. Era berean, astelehenero Koska irratiko "Kritika" irratsaioa aurrera eramaten dute.
Informazio gehiagorako:
ez_jaun_ez_jabe@hotmail.com
Algortako Ez Jaun Ez Jabe gazte talde anarkistak bere lehenengo urtebetetzea ospatuko du gaur, ostirala, Itzubaltzeta gaztetxean. Zorionak jasotzeko unea izango dute 17:00etan hasiko den jaialdian. Bideo emanaldi baten ostean kontzertuaren txanda izango da, Abra Kadaver, Libertad Condicional eta Metadona musika taldeen eskutik. Sarrera atean bertan erosi ahal izango da hiru eurotan.