Espainiako Biologiako dekanoak batzartu ziren ostiralean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 11a, 12:45

Estatu espainiarreko Biologia Fakultateetako Dekanoen Konferentzia ostiralean, uztailaren 8an, batu zen Leioako EHUko campuseko Zientzia eta Teknologia fakultatean. Ekitaldian elkartea osatzen duten Biologia ikasketak eskaintzen dituzten Estatuko 27 fakultateetako dekanoek parte hartu zuten. Ostiralekoa izan da erakundea Leioan batu den bigarren aldia, aurrekoa 1998an izan zela, eta harrera egiteko propio izan ziren Juan Ignacio Perez EHUko errektorea eta Juan Ramon Gonzalez Velasco Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun