Ostiralera arte egongo da zabalik Paella Lehiaketaren gaineko argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 11a, 13:12

Nazioarteko Paella Lehiaketaren 50. urteurrena dela eta, horren historia erakutsiko du hainbat argazkien bidez, bere lokaletan, Itxas Argia kultur elkarteak. Erakusketaren irekiera gaur bertan izango da, 20:00etatik aurrera, Getxoko Iturribide kaleko 24. atarian dagoen egoitzan. Horretarako, herriko talde, elkarte eta erakundeak gonbidatu dituzte. Bestalde, aurretik tokia hartuta daukaten eta aurten ere Paella Egunean parte hartu nahi duten taldeek bihar eta etzi artean Itxas Argiako egoitzan aurkeztu beharko dira, 19:00etatik 21:00etara, izena emateko.

Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 15era arte. Baliteke askok ezagutzea jada, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean eta Telletxe plazan egon baitzen ikusgai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun