Guztira, 25 fokuk argiztatzen dituzte atzo astelehen gauaz geroztik Arrigunaga hondartzako itsaslabarreko haitzak eta hondartzara sartzeko bideak, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak horiek piztu eta gero. Argiztapen berrirako 56.600 euro bideratu ditu Udalak, eta batetik, harkaitzak eta itsaslabarrak ederragotu, eta bestetik, hondartzako sarreran dauden argiak berritzea da helburua. Izan ere, argiak nahi denean pizteko sistema ipini da eta modu horretan argindarraren kontsumoa gutxitu egiten da. Zarraoak azaldu duenez, ingurumenarekiko errespetua duen argiztapena da eta ez da gau osoan biztuta egongo, urtaro bakoitzean lagun gehien dabilen orduetan baizik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!