Bilboko Itsas Salbamendu-taldeak Getxo Kaian toki duen Korapilo ontzia erreskatatu zuen atzo arratsaldean, Castrotik (Kantabria) 20 milia iparraldera, sei ordu norabiderik gabe ibili ondoren, Itsas Salbamenduko Guneak jakinarazi duenez. Egunpasa egiteko asmoz, arrantzan ibiltzeko itsasoratutako hiru lagun zihoazen bertan. SOS Cantabria-ren bidez jaso zuten abisua Bilbon; ontzi bat norabiderik gabe eta laguntza eske zebilela ohartaraziz. Deia sakeleko telefono batetik egin zuten ontzitik eta tarte txiki baten ondoren eten egin zen estaldura faltagatik.
Datu gehiagoren faltan, itsas-erakundea norabiderik gabeko ontziari itsas-frekuentizako irratitik (16. VHF kanaletik) deika hasi zitzaion eta hauei Arucas Berria aisialdirako ontziak baino ez zien erantzun, zein topaketan laguntzeko prest agertu zen. Erreskaterako koordinazioa Kantabriako babes zibileko helikoptero batekin areagotu zen, baita Salvamar Deneb ontziarekin ere; itsas salbamendurako itsasontzietako batekin, alegia.
Ordubete geroago, Arucas Berriak karelez kanpoko motordun txalupa bat aurkitu zuen hiru pertsonekin, norabiderik gabe. Korapilo ontzia hain zuzen ere, Getxo Kaian toki duena. Motorrak izandako matxuraren ondorioz sei ordu zeramatzan noraezean. Azkenean, Salvamar Deneb ontziak eraman zuen aipatu portura eta bertan geratu zen lotuta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.