Luis Maria Zuluaga Zulu Pinuetako errefuxiatua 1994ko uztailaren 13an hil zen Venezuelan 63 urte zituela. Heriotza burmuinetako isurketa baten ondorioz izan zen, baina erbestean igaro zituen 9 urteetan Zuluagaren osasuna asko makaldu zen eta giltzurrunetako gaixotasun bat dela medio astean bitan hemodialisia egiten zioten. Izan ere, saio baten ostean pairatu zuen heriotza eragin zion burmuinetako isurketa. Oihua Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerkari elektronikoak urteurrenaren berri eman eta gogoratu du http://oihua.webgune.net/zuluaga/luismaria.html helbidean Zuluri buruzko hainbat informazio eta argazki topa daitekeela. Oihuak Zuluren duintasuna eta justizia sozialaren alde bizitza osoan egindako borroka goraipatu nahi izan du ekimen horrekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!