Pronostiko erreserbatuko zauriak jaso zituen atzo goizean 24 urteko mutil batek, gidatzen ari zen ziklomotorrak albotik Renault Megane autoa jo zuenean, biak ala biak Getxorako norabidean zihoazenean. Ezbeharra 11:00ak aldeta izan zen, C-6311 errepidean, itsasadarreko bidea ezizenez ezaguna den zatian. Istripuaren ondorioz, Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten motor-gidaria, Bilboko J.E.F. gaztea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.